Datorren maiatzaren 29an, domekan, Durangon, “Dadigun!” lelopean, Ibilaldiaren 38. edizioa ospatuko da. Aurtengo edizioaren antolatzaileak, Kurutziaga eta Ibaizabal ikastolak dira eta besteak beste, Formakuntza Profesionala euskaraz egitea bultatzuko dute, izan ere, ziklo hauen %10 soilik egiten da euskaraz.
Hilaren 29an, Bizkaiko ikastolen festak aspaldian izan den arazo bat plazaratu nahi dute: euskararen presentzia urria Formakuntza Profesionalean; Vda. de Sainz-ek arazo honetan bere babesa helarazten du.
Egun, ziklo hauen eskaintza akademikoa euskaraz ez da %10era iristen – Bilbon ez da %3ra iristen- nahiz eta 10etik 7 ikaslek DBH D ereduan ikasitakoak diren. Hori dela eta, ikasle euskaldunak FPak gaztelaniaz ikastera behartuta daude.
2010etik, Harrobia Ikastolak leiho berri bat ireki du Bilboko San Francisco auzoan FPa euskaraz ikastearen aldeko apustua eginez. Proiektu honek bi ziklorekin Informatika eta Telekomunikazioko erdi mailako zikloa eta Kirol eta Heziketa Fisikoko goi mailako zikloa. Oso hasiera ona izan du 125 ikaslerekin formakuntza arautuan eta 500 pertsona baino gehiagorekin enplegu formakuntzan.
Harrobia Bizkaiko ikastolek egin duten apustu handi bat izan da, euskaraz, kalitatezko FP kurtsoak ikasiz, eta orain dela hogei urte D eredua ezarri zenean bezala, Bizkaian euskaraz FP eskaintza sustatu nahi dute.
Antolatzaileak
Kurutziaga ikastola gurasoek osatzen duten kooperatiba bat da, era autonomoan eta elkarlanean lan egiten duena. 40 urte baino gehiagoko ibilbide bat egin eta gero, gaur egun Durango eta Durangaldean erreferente bilakatu da bere hezkuntza ereduagatik, eta 1000 ikasle baino gehiago ditu. Bere helburua lortzeko, kalitatezko hezkuntza bat eskaini nahi du eta etengabeko lanean dihardu prozesuak hobetu eta berritzeko.
Ibaizabal ikastolak bigarren mailako izaera kooperatiboa dauka, langilez, gurasoez, kolaboratzaileez osatuta eta batik bat proiektu honen aurrekari diren Durangoko Kurutziaga ikastola, Elorrioko Txintxirri ikastola, Lekeitioko R.M. Azkue eta Zornotzako Andra Mari ikastola bazkide bezala dituena.
Ikastola hau, batxilergoa eta formakuntza zikloak eskaintzeko helburuarekin jaio zen eta gaur egun, batxilergoko hiru modalitate ditu (Giza-zientziak, Teknologikoa eta ZIentifikoa), Goi-mailako zikloa (Haur Hezkuntza) eta bai Lanbidek eta baita Hobetuz-ek diruz laguntzen dituen hainbat kurtso. Hezkuntzaz haratago, beste proiektu batzuk ere kudeatzen ditu Ibaizabal ikastolak: gimnasio bat, taberna bat eta ostatu bat besteak beste.