eseuen

Vda. de Sainz saritua izan da arrastorik ez uzteagatik

Bilbok ingurumenarekiko konpromisoa eta babesa erakusten dituzten enpresa eta erakundeak goraipatu ditu, horien artean, Vda. de Sainz-en lana goretsi du, Bilbo jasangarriago bat eraikitzeko egiten duen lanagatik eta aldaketa klimatikoa ekiditzeagatik, karbonoaren arrastoa jaisteko egiten duen esfortzuagatik alegia.

Guztira Bilboko berrogehi enpresa eta erakundek hartu dute parte “Karbono gutxiko estrategia baterantz Bilbon, 2015” laugarren edizioan. Bilboko udalak Bilbao Ekintzaren bitartez antolatuta.

Azken lau urteotan 78 pyme batu dira ekimen honetan, eta bai instituzioek eta baita erakundeek ere, erronka bera elkarbanatzen dute: Bilbo jasangarriago bat eraiki eta aldaketa klimatikoari aurre egitea.

Helburu hau lortzeko, funtsezkoa da karbonoaren aztarna ekiditea, hau baita, kutsaduran dagoen arrastorik ankerrenetakoa. Ekologiaren inguruko entziklopediek horrela definitzen dute: pertsona, erakunde, ekimen edo produktu batek, zuzenean edo zeharka emititzen dituzten berotegi efektuzko gasak.Karbonoaren aztarna kalkulatzeak onurak dakartza, besteak beste, energian aurreztea, baliabideen amortizazioa, lehiakortasunaren hobekuntza, ingurumenarekiko konpromisoa eta jasangarritasunarekin lotuta dagoen markaren balioaren altxatzea.

Bilboko Udalaren esanetan, karbonoaren aztarna murrizteko eman behar den lehen urratsa da, jakitea, zeintzuk diren berotegi efektua dituzten gasen iturriak. Hau da, enpresak ingurumenean duen eragina ezagutzea eta proposamenak eta neurriak ezagutzea bere ondorioak ekiditeko.

Bilboko Udalak programa honen barruan aztertu dituen aldagaiak enpresa eta erakunde bakoitzaren araberakoak dira, eraginkortasuna bermatzeko. Neurketak, besteak beste, klimatizazioan, berogailuan, argiztapenean, kontsumo energetikoan, igogailuetan, garraioan, mugikortasunean eta lehengaietan egiten dira.

Neurketak egin osteko ondorioek azpimarratzen dute zein garrantzitsua den kontzientziazioa; energia berriztagarriak erabiltzea zein ingurugiroa zaintzen dituzten erregaiak erabiltzea, uraren kontsumoa murrizten dituzten sistemak erabiltzea eta garraioari dagozkion emisioak murrizteko produktuak erabiltzea.

Aipatu bezala, Bilboko Udalak karbonoaren aztarna murrizteko inplikatu diren berrogehi erakunde eta instituzio saritu ditu: ?Villa de Bilbao hotela, Miró hotela, Bilbao Basket, bilboko Klub Deportiboa, Cluster Gaia, Deustuko Unibertsitatea, Bilboko Ingeniaritza Eskola eta zientzia eta enpresagintza fakultateak (EHU/UPV), Jauregizar Promoción eta Gestión Inmobiliaria eraikitzaileak, Excavaciones Vda. de Sainz, Balzola Eraikin eta Promozioak, Arte Ederren museoa, Gorabide, Dechatlon, y Promociones, el Museo de Bellas Artes, Gorabide zein Mercedes de Miguel.

Enpresa guzti hauek egindako lana eskertzeko, egurrezko oroigarri bana jaso dute. Bilboko Alkateak, Juan María Aburtok sari banaketa ekitaldian aipatu zuen gisa, inplikazio honekin, enpresa eta erakunde hauek “ohorea, posizionamendua, bezeroak, eta abar. emateaz gain, hiri osasuntsuago eta jasangarriagoak eraikitzea ahalbidetzen digute”. “Honexegatik bakarrik, txalogarria den jarrera honen aurrean, Bilboren izenean esker hitzak besterik ez ditut”.

Kutsaduraren ondorio diren heriotza kopurua jaistea

Errekonozimendu honekin Vda. de Sainz-ek erakusten du, merezi duela esfortzu txiki bat egiteak egun 12,6koa den batazbesteko heriotza kopuru hau jaisteko. Ingurumenaren baldintza txarrak dira hauen erantzuleak, eta Munduko Osasun Erakundea (MOE)-ren txostenaren arabera, munduan zehar gertatzen diren heriotzen %23a “kutsatuta dauden espazioetan bizi edo lan egiteagatik gertatzen” dira.

Ingurumenean arriskua duten faktoreak, urarena, airearena eta lurrarena esateko, produktu kimikoen esposizioa, aldaketa klimatikoa eta erradiazio ultramoreak esaterako, 100 gaitxotasun edo traumatismo baino gehiago eragin ditzaketela adierazten du MOEk ingurugiro osasungarriaren bidez gaixotasunak ekiditzeari buruz egindako txostenean.??Informe honen bigarren edizioa da honakoa, eta 2012. urteko datuetan oinarritzen da. Aurreko estudioa, orain dela hamarkada batekoa da. María Neira, MOEko Osasun Publiko, Ingurumen eta Xedatzaile Sozialeko zuzendariak, goraipatzen du %23 honen zergatiak ez direla aldatu.

Hala ere, gaixotasunak aldatu egin dira: “Informe honetan ikusi dugu, heriotzen bi herenak gaixotasun kronikoegatik direla (bihotzeko arazoak, bihotzekoak, minbizia edota arnas-aparatuko gaixotasunkronikoak). Zehatzago azalduta, ikerketa honen arabera, airearen kutsadurarekin zerikusia duten gaixotasunengatik hildakoen kopurua (horien artean tabakoaren keagatik hildakoak), 8,2 milioira igo da.

Azken hamarkada honetan, MOEk azpimarratzen du paludismoa edota beherakoagatik hildakoen kopurua jaitsi egin dela; hauek uraren kalitate eskasarekin, zakarraren kudeaketarakin eta saneamenduarekin zerikusia zuten. Beraz, ondorioztatu dezakegu ur edangarria eta saneamendua hobeak direla egun; baita inmunizazioa, intsektizidarekin tratatutako eltxo-sareak eta oinarrizko botikak ere.

Heriotzen zergatia aldatu denez eta hauek ingurumenarekiko arazoekin lotuta daudenez, etorkizunera begira hainbat erronka planteatzen ditu. Gaixotasun kronikoak garestiagoak dira estatu batentzat, dio Neirak, gaixotasun infekziosoekin alderatzen dituenean.