eseuen

Vda. De Sainzek bere baliabideak 1983ko uholdeetako kaltetuen zerbitzura jarri zituen

Bizkaian 1983 urteko uholdeen urteurrena bete da, eta Vda. De Sainzek gogora dakar nola Bilbo eta inguruko herrietako zorigaitzeko kaltetuei laguntza eskaini zien.

Hondamendia, abuztuak 26an gertatua, ustekabean harrapatu zituen Bizkaia osoko biztanleak, Nerbioi eta bere ibaiadarrak gainezka egin zuten eta biztanlegoak ez zituen hain bat-bateko gertaerari aurre egiteko nahiko baliabiderik. Horregatik, gure enpresa afektatuen ondoan egon zen eta bere baliabideak erreskateetarako eta garraioa martxan jartzeko eskaini zituen.

Filosofia berdina jarraituz, Vda. De Sainzek egunero dihardu antzeko beste hondamendirik gerta ez dadin, eta badira urte batzuk URAren agindupean , Euskadiko Ur Agentzia, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera adskribatua, Nerbioi eta Ibaizabal ibaien bideratzean egiten duela lan ibai hauen bazterrak berreskuratu eta kalitate hidrauliko oneko azpiegiturak eraikiz.

Martxan jarritako azken obra Urbiko zubiko birjartzea izan da, Basauri, Galdakao eta Zaratamoko industrialdeen Ibaizabalen ur-goraldien aurreko segurtasuna handitzea da bere helburua.

Zubi berria, azkar eraikitzen ari dena, ahalmen hidrauliko handiagoa izango du. Bere lokalizazioan izan dezakeen zabalera handiena izango du (13,60 metro) eta 3,30 metroko zabalerako bi bidez osatuta egongo da, 2,50 metroko bi espaloiz eta 2 metroko bidegorri batez.

Oraingo 9,80 metroetatik 13,60 metroetara igarotzeak, lanaren burutzean du eragina 3,80 metroko espazio desberdintasun horrek oinezkoentzako pasabidea zubiari paraleloa jartzea galarazi bait du. Honegatik, zubi alboan dagoen ibaiondoko bidea moldatu da oinezkoentzako.

Zubi berria eraikitzen den bitartean, oinezkoentzako pasabide bat ireki da (Urbi eta Bridgestone zubien artean).

Lanak Ibaizabal ibaiaren bideratzearen 2. fasearen barruan kokatzen dira, Urbi-Bengoetxe tartean.

Zubiaren aldaketa hau—oraintsu ordezkatutako Bridgestone zubia, Urbiko presa txikiaren eraistea eta Ibaizabal tarteko Ibaiko sail hidraulikoaren handitzearekin batera— ubidearen isurbide ahalmen urritasunak, Basauri-Galdakaoko eta Zaratamoko industrialdeetan zehar sortutako arriskuak ezabatuko ditu.