Areto futboleko liga nazionaleko Redblue akademiak, oinarrizko mailen formakuntzan aritzen denak, Gora Bilbao areto futboleko taldearekin akordio bat sinatu du. Honek ahalbidetzen dio bere akademia propioa sortzea eta gainontzeko instituzioekin bat egitea, formakuntza bermatu eta sendotzeko kirol honen oinarrizko mailetan.
Euskadin aurrenekoa da, zaletasun eta tradizio handiko kirola da areto futbola, eta hemeretzigarren akademia da estatu mailan (LNFS).
Vda. de Saiz-ek denboraldi osoan zehar dihardu Gora Bilbao babesten, oso harro dago lorpen handi honetaz eta gero ere, bere laguntza eta babes osoa izango du gure kirola sustatu eta hobetzeko asmoz.
Gora Bilbao-ren presidentearen esanetan, Gora Bilbao RED BLUE akademiak bilatzen duen lehenbiziko gauza pertsona onak direla da, eta pertsona on horien barruan, jokalari onak, ondo pasatzen duen jendea bere kirol gogokoena egiten, alegia. Filosofia hau, LNFSkin elkarbanatzen du eta kirolak, hezkuntzan eta bizitzan ere laguntzen duela azpimarratzen dute.
Javier Lozano, LNFSko presidenteak, RedBlue proiektuaren mugarri honen garrantzia berretsi zuen. “Albiste ezin hobea da RedBlueren hezkuntza proiektu hau Bilbora eta Euskal Autonomia Erkidegora iritsi izana Gora Bilbaoren eskutik: Beti izan da areto futbolean zaletasun handia inguru honetan, eta milaka pertsonak jokatzen dute EAE osoan.
Zalantzarik gabe, Klub honen lan arduratsua eta gizartearekiko duen konpromisoa, oinarrizko mailetatik kirolariaren hezkuntza oso bat eskainiz, pozik egoteko arrazoiak ematen dizkigu, badakigulako, helburuak, metodologia eta pasioa, arrakastarako bermea direla. Gainera GORA BILBAOk laster adieraziko ditu sartze-frogen datak alebin, kadete eta gazteen mailetan.