Gaur egun arriskuko edo hauskortasuneko egoeran daudenekin konpromezu eta solidaritate jarrerak sustatzeak duen garrantziaz jabeturik, eta konkretuki, nagusiekin, enpresak Miranda Fundazioarekin elkarlan bat jarri du martxan, Barakaldoko nagusi kaltetuenei laguntza eskaintzeko.
Bai Vda. De Sainz eta bai Miranda Fundazioak argi utzi dute euren funtsa, kalitate handiagoko, perfekziozko, progresuzko eta humanitatezko mugetara iristea ahalik eta lehen, etorkizunean jarraitzeko intentzioarekin. Badakite ere zein garrantzitsua den entitateek gure gizartean duten papera.
Miranda fundazioarekin sinaturiko elkarlanean, Vda. de Sainzek bere aldetik adierazten du zein garrantzitsuak diren honelako instituzioak, eta gehiago egunez egun, lan handia egiten bait dute eta dohaintza eta lagunei esker egiten bait dute aurrera.
Miranda Fundazioak sakonera sozial handiko instituzioa da, ehun urte baino gehiago daramatza bere ibilbide solidarioan. Bere lankideak Nagusietan Espezializaturiko Arreta Zentroa kudeatzen dute, bertan egoiliarrei eta euren familiei banakako arreta orokor eta etengabea eskaintzen dute.
Ekarpen berri honekin, Vda. De Sainzek gainera, bere izpiritu solidarioa indarberritzen du, bere baliabideak gizarteko bi sektore oso sentsibleen eskura jarriaz: ikasle gazteak, denbora gutxian lanerako bidean egongo direnak, eta nagusiak, arreta behar berezia dutenak.
Ikasleei laguntza eta arretak badaramatza zenbait hilabete martxan, Vda. De Sainzek egindako obrei bisitak eginaz, Honela, baliabide guztiak, esperientzia, profesionalak eta jakintza ikaslegoaren eskura jartzen ditu. Gaur arte, UV/EHUko ingeniaritza graduarekin egin du lan, baita Bilboko Emilio Campuzano LHIIarekin ere. Hala eta guztiz ere, eraikuntza enpresaren intentzioa irakaskuntza lerro hau finkatzea da.
Miranda Fundazioa
Miranda Fundazioaren sorrerak, XX mendearen hasieran, ez zen solidaritate ekarpen keinu miragarri soilik bat, baizik eta bere momentuan pertsonenganako arretaren alorreko mugarri batean, aurreratutako ideia bat.
Bere jaiotza ez-ohiko ideia berritzaile baten fruitua izan zen, eta bere 100 urte baina gehiagoko historia ez da gutxiagorako izan. Miranda Fundazioa pertsona zaharrenganako arretak dituen erronka berrietan espezializatu da, nagusien arretako arloak bizi izan dituen aldaketei aurreratu eta egokituz.