eseuen

Viuda de Sainz Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH) konprometitua

Viuda de Sainzen erabat konprometituta gaude Garapen Jasangarriaren Helburuekin (GJH). Hori dela eta, 2018-2020ko Inbertsio Planean aurreikusita zegoen makineria berria erostea, egindako obren ingurumen jasangarritasuna hobetzen laguntzeko.

Duela gutxi, Komatsu markako 3 hondeamakina katedun sartu ditugu gure makineria parkean. Horiek duten azken belaunaldiko teknologia hibridoari esker, nabarmen murrizten dira erregai kontsumoa, CO2 emisioak eta zarata mailak.

Helburua bete dugu, eta horretan sakontzen eta lan egiten jarraituko dugu.