eseuen

Viuda de Sainz lan ezbeharrak gutxiagotzearen alde izandako konpromisoagatik saritua

Muprespak Bonus 2012a eman dio Viuda de Sainzi bere lan ingurunean baldintzak hobetzearen alde egindako ahaleginarengatik.

Normal 0 21 false false false ES X-NONE X-NONE Gizarte segurantzaren kolaboratzaile den Fraternidad-Muprespak Bilbon ekitaldi bat ospatu zuen ekainaren 8an, Bonus 2012 onarpenaren baitan egindako jardunaldietan. Sari hau lan ezbeharrak gutxiagotzearekin eta lan arriskuen prebentzioarekin konprometituak dauden enpresei ematen zaie, hain zuzen ere 404/2010. D. Errege Dekretuan arautzen dena.

Ekitaldian Fraternidad-Muprespako gerentea, Carlos Aranda Martín, antolakuntza eta sare zendariordea, Natalia Fernández Laviada, eta ipar eskualdearen lurralde zuzendaria José Ignacio Díaz Lucas egon ziren, baita Laneko Segurtasun eta Higienearen Instituto Nazionaleko Makineria Egiaztatzeko Nazio Zentruaren zuzendaria Alejo Fraile Cantalejo ere. Azken honek “20 urte Laneko Arriskuen Legea onartu zenetik. Etorkizunera begirada” ponentzia bertaratutakoei aurkeztu zien.