eseuen

Viuda de Sainzek Gora Bilbao areto-futboleko kluba babestuko du

Viuda de Sainzek eta areto-futboleko Gora Bilbao klubak kolaborazio hitzarmena sinatu dute. Honen bidez enpresa eraikitzaileak Klubaren talde guztiak babestuko ditu 2015/16 denboraldian

Hitzarmen honen bitartez bi erakundeek elkarren arteko erlazio loturak indartu dituzte eta era berean gaztei eta kirolari bere babesa eman diote. Zentzu honetan etorkizuneko eta anbizio handiko proiektuenganako zaletasuna eta konpromisoa  partekatzen dute. Proiektu hauek, ekiten jakitea eta talde lanaren balio amankomunak oinarritzat dituzte. Azken finean oinarrizko kirolari babesa emateko asmoarekin.

Zentzu honetan Viuda de Sainzek Gora Bilbaori garai berri honi, hainbeste kirol talde desagertzeko arriskuan jartzen dituen mundo mailako krisia nagusi den honetan, aurre egiten lagunduko dio.
Akordioa irailaren 1ean aurrenboraldiaren hasierakin bat gauzatzen hasiko da. Talde guztiei kirol ekipajeak banatu ondoren, taldeek elkarrekin lehen lan saioa egingo dute.

Hurrengo mugarriak:
•    Irailaren 7an: Don Diego López de Haro hotelean urteko batzarra azpiko mailetako gurasoekin denboraldiko informazioa emateko.
•    Irailaren 25ean: Bazkide, komunikabide, angintari eta hiritarrei Kirol taldearen aurkezpen ofiziala egingo zaie.

Beste urte batez klubak talde ezberdinetako jokalariak, teknikariak eta kideak aurkeztuko ditu klubaren ohiko kiroldegian, La Peñako bilboko auzoan dagoen Abusukoan hain zuzen ere ospatuko den ekitaldian.

Ekitaldian zehar sorpresaren bat egongo da eta aurkezpenera bertaratzen diren bazkideen artean 400 euro balio dituen erloju-kronometroa zozkatuko da.

Gora Bilbaoren Historia

GORA Bilbaok bere ibilbidea Gernikan hasi zuen 2010-2011 denboraldian Zuzenbide izenarekin. Gipuzkoar talde hau desagertu eta Gernikaren Zuzendaritzak bereganatu zuen. Denboraldi honetan Lehen maila Nazional Bn aritu zen, gaur egun Hirugarren maila deitua.

2011-2012 denboraldian GORA Bilbao, talde nagusiarekin, gazteekin eta kadeteekin Bilbora lekualdatu zen, bitartean Gernikan GERNIKA FS bigarren erregional mailan geratu zen bertako jokalariekin, gaur egun preferenten dagoen taldea. Klubak senior mailako taldea, bi talde gazteen mailan, beste bi kadeteetan, bat haurren mailan eta areto-futboleko eskola ditu egun.

2011ko udan klubak ibilbide berria hasi zuen Bilbao Kirolak-ek esleitutako Abusu (La Peña) kiroldegian. Klubaren errealitate sozial berriari egokitzeko ohiko arazoak egon arren (instalazio berriak, pertsona berriak, egoitza berria, lan saioetarako jokalekuan orduen falta) klubaren hiru taldeek denboraldi ona egin zuten.