Jose Manuel Baraibar gure zuzendari teknikoak parte hartu du “Zorrotzaurre: erriberatik uhartera” jardunaldian, Itsas Museoan, Euskadiko Arkitekturaren Nazioarteko Bienalaren barnean.
Hirigintza berroneratzeko prozesuan murgilduta dago Zorrotzaurre uhartea. Prozesu horretan, Zaha Hadid arkitektoaren Masterplanak irtenbide integral eta iraunkorra bilatu du hura garatzeko. Uhartea erreferentziako auzo bihurtuko da hainbat alderditan, hala nola hiri mugikortasun iraunkorrean, hondakinen kudeaketan, etxebizitza irisgarri eta jasangarrien horniduretan, enpresa guneak, ikastetxeak eta sormen industriak ezartzen, gizarte eta kultura ekipamenduetan, eta berdegune eta gune komun zabalak izango ditu.
Viuda de Sainz parte hartzen ari da itsasadarraren eskuinaldeko 1. JUren urbanizazioan. Haren lehen fasea urte amaierarako amaitzea aurreikusten da. Proiektu horretan #EEHen eta zepa beltzen kudeaketa erabili dugu hormigoizko zoladuretan.