Duela gutxi, El Correo egunkariak Deustuko kanalaren eskuinaldean egin ditugun aurrerapenen eta lanak amaitzeko aurreikuspenen berri eman du bere orrietan.
Bi orrialde osotan xehetasunez deskribatzen ditu Deustu eta San Inazio auzoak itsasadarrera irekitzeko egin ditugun lan guztiak.
Proiektu horri esker, bertan behera utzitako portu guneak berreskuratuko dira, eta pasealeku handi bat egingo da herritar guztiek goza dezaten.